lunes, 30 de noviembre de 2009

Euskarazko Irratien zereginak

Irratiaren izena: Gobela Irratia
Albistegia: Berriz blai
Erredaktorea: Aitor Sainz
Hizlaria: Lide Ferreira
Atala: Kultura
Iraupena: 50 segundu


Kulturari dagokionez, euskarazko irratiek hizkuntza komunitateak trinkotzen lagundu beharko luketela esan du Xabier Monasteriok. Bilbo Hiria Irratiko esatariak euskalduntasuna garatu behar dutela nabarmendu zuen atzo Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako jardunaldietan. Jose Luis Aizpuru Euskal Irratietako, Xabier Monasterio eta Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko kideak euskarazko irratigintzaren geroari buruz jardun zuten.

Mahai inguruaren ondoren, Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean parte hartzeko hainbat pertsona bildu ziren. Bertakoek, sarean oraindik ohiko irratiaren erosotasuna urrun dagoela esan zuten.

Gaur, arratsaldeko bostetan, "Prentsa idatzia internet aroan" deituriko World Kafea egingo da Artium Museoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario