lunes, 30 de noviembre de 2009

Euskarazko Irratien zereginak

Irratiaren izena: Gobela Irratia
Albistegia: Berriz blai
Erredaktorea: Aitor Sainz
Hizlaria: Lide Ferreira
Atala: Kultura
Iraupena: 50 segundu


Kulturari dagokionez, euskarazko irratiek hizkuntza komunitateak trinkotzen lagundu beharko luketela esan du Xabier Monasteriok. Bilbo Hiria Irratiko esatariak euskalduntasuna garatu behar dutela nabarmendu zuen atzo Euskarazko Komunikazio Taldeak antolatutako jardunaldietan. Jose Luis Aizpuru Euskal Irratietako, Xabier Monasterio eta Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko kideak euskarazko irratigintzaren geroari buruz jardun zuten.

Mahai inguruaren ondoren, Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean parte hartzeko hainbat pertsona bildu ziren. Bertakoek, sarean oraindik ohiko irratiaren erosotasuna urrun dagoela esan zuten.

Gaur, arratsaldeko bostetan, "Prentsa idatzia internet aroan" deituriko World Kafea egingo da Artium Museoan.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

"Hasian hasi", Henri Duhauren azken lana

Irratiaren izena: Gobela irratia
Albistegia: Berriak nonahi
Erredaktorea: Miren Díaz
Hizlaria: Lide Ferreira
Atala: Kultura
Iraupena: 19 segundu



Henri Duhau iparraldeko idazleak "Hasian hasi" liburua argitaratu du.
Lan berri honetan, Beskoitzeko euskarari eta bizimoduari buruz aritzen da Duhau.
Urriaren 16an, goizeko 11etan, Beskoitzeko herriko etxean, idazleak lanaren lehen zatia aurkeztuko du.


lunes, 16 de noviembre de 2009

Egunkariko testutik irratirako testura

Irratiaren izena: Gobela Irratia
Albistegia: Berriak nonahi
Erredaktorea: Miren Díaz
Hizlaria: Lide Ferreira
Atala: Kirolak
Iraupena: 50 segundu



Bi holandar gaztek leherkari bat egin dute, futbol armailetan hamar pertsona zaurituz.
Amsterdameko epaitegi batek hamar hilabetetako kartzela zigorra ezarri zien hemezortzi eta hemeretzi urtetako bi hintxa holandarrei. Hamabost pertsona zauritzea leporatzen zaie, Ajax Amsterdam eta Feyenoorden arteko partiduan leherkari bat jaurti ondoren.
Pascal Van de Meer gazteak beroki azpian izkutatu zuen leherkaria Ajaxeko futbol zelaian sartzeko. Epaitegiak zaurituetariko hamarrei indemnizazioa ematera behartu du.
Estadiumean zeuden 300 polizia eta gainerako seguritate neurriek ez zuten bi gazte hauen pentsamendua gauzatzea saihestu.
Orain arte gazteentzako zigorrak ez dira hain gogorrak izan. Hala ere, gertaeraren larritasuna ikusirik, epaitegiak beste erremediorik ez zegoela erabaki zuen.



miércoles, 4 de noviembre de 2009

Danimarkako azterketetan Interneta

Danimarkako ikasleak beren azterketa finaletan Interneta erabiltzeko aukera izango dute, BBC News publikatu duenez.
Orain arte, hamalau ikastetxetan bakarrik egin da proba, baina 2011. urtean Danimarka osoko ikastola guztietan ezarriko da.
Lehenengo proba hauetan funtzionamendua nolakoa den azaldu zaie ikasleei. Ohiko araua mantenduko duten arren, hau da, ez hitz egitearena, beste bi arau ezarriko dira: batetik, ezin izango da ezta posta elektronikorik bidali ez eta txateatu ere.




1. elkarlana

Elkarlan honetan guk egin behar genuen galdera honakoa hau zen:
Zer-nola adizak erabili behar ditugu irratiko notizian eta zer aditz denbora da egokia albisteetan erabiltzeko?
Galdera honen ihardespenaren link-a nik segindan horri buruzko egingo dudan gogoetaren azpian jarriko dut.

Gogoeta:

Irratia, beste komunikabideekin alderatuz, berehalakotasunarekin zerikusi handia du. Munduan edozer gertatuz gero, irratia izango da lehena informazioa ematen. Hau izan daiteke, batez ere, orduro, telebistan ez bezala, albistegiak dituztelako.

Berehalakotasun honen ondorioz, beharrezkoa da orainaldiko aditzak erabiltzea. Hauek baitira benetan sinesgarritasuna eta normaltasuna irudikatzen dutenak. Aditz hauek lortzen dute entzulea erakartzea. Aditza lehenaldian egongo balitz, hau da, emandako albisteak zaharrak izango balitz, audientziak ez luke horrelakorik entzungo, horretarako telebista eta prentsa idatzia duelako.

Beraz, aditzaren denbora eta mota kontuan hartu beharreko datu oso esanguratsua da.



martes, 3 de noviembre de 2009

1.ataza: audiolana

Hemen daukazue Gorka Palaziok bere irakasgairako eskatutako lehendabiziko ataza, audiolana, alegia.
Hezkuntzari buruzko albiste bat da, zeinak hurrengo ikasturtean DBHko ikasleek ERASMUSen antzeko aukera bat izango dutela azaltzen duen.