lunes, 26 de octubre de 2009

Emma García


Gaur egungo telebistan, nire ustez, aurkezleak orokorrean oso onak dira. Hizkuntza egokia erabiltzen dute, euren gidoiak behar bezala prestatzen dituzte...

Hala ere, betidanik gehien gustatu zaidan aurkezlea Emma García izan da.
Ikusi nuen lehenengo aldiz, ETB2-n zegoen, "Esta es mi gente" programa aurkeztuz. Egia esan, programa ez zitzaidan asko gustatzen, baina Emmak eramateko modua bikaina iruditzen zitzaidan eta horrek ni telebista aurrean mantentzea lortzen zuen. Bestelako programetan ere, momenturik latzenei aurre egiteko gaitasuna izan du, horrela aurkezle ezinhobeagoa izanez.

Hasi zenetik ez da momentu bat ere gelditu eta hori benetan goresgarria iruditzen zait. Berak duen meritu propioengatik lortu du lortutako guztia (hainbat TP de Oro). Kazetaritzako munduan dauden postu txikienetatik gorenetara igaro da, eta ziur nago merezitako bidea izan dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario