Gaur, gure irakasle Gorka Palaziok kontaktuetako iragarki bat erakutsi digu.
Eta galdera izan da: komunikazioan dirua lortzeko modu egokia da ala legeren bat jarri beharko litzateke hori debekatzeko?
Nire ustez, gai oso eztabaidagarria da, baina, kontuan izan behar dira bi gauza.
Alde batetik, komunikabideek interes asko dituzte edonolako iragarkiekin, bai kontaktuenak eta baita kotxeenak ere, zeren, azken batean, jaten ematen dieten gauzak horiek direlako.
Beste alde batetik, bertan lan egiten dutenak, pentsatzen dut, guztizko eskubidea dutela beraien zerbitzuak iragartzeko.
Beraz, bi gauza hauek kontuan hartuta, bien arteko nahasketa perfektua da, alde biak irabazten ateratzen baitira.
Baina benetako arazoa hau da: umeei zer esplikatuko diegu gurasoek egunero irakurtzen duten egunkarian horrelako irudiak ikusten badituzte?
Honekin esan nahi dudana da, nik ez nukeela iragarki mota hauek debekatzeko legerik jarriko; baina bai hartuko nituzke kontuan edozein lekutan jartzeak sortzen dituen ondorioak.